Sanloko jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta kirol taldearen bueltako beste hainbat lagunek, 475 inguru guztira, Sanlo Festan parte hartu zuten aurreko zapatuan. Sigmako aparkaleku estalian bazkaldu zuten eta bazkalostean urteko jokalari aipagarrienei oroigarriak banatu zizkieten.
Urtero moduan, giro ezin hobean joan zela Sanlo festa adierazi dute Sanlo kirol taldetik. Jan-edana, musika eta dantza uztartu zituen Sigman egin zuten festak. Bazkalostean Gipuzkoako Kopak irabazi dituzten taldeei, eta talde bakoitzeko urteko jokalari aipagarrienei (goiko argazkian) oroigarriak banatu zizkieten.
Hona hemen Sanloko 2022-2023ko jokalari aipagarrienak, saria jaso zuen unean Manex Sanchezek ateratako argazkietan:
- Gaurve Asesores - Irati Urbiola.jpg
- Alcorta Forging Group - Oier Arriola.jpg
- Pizzeria Salento - Angel Moreno.jpg
- Cimde - Malen Zabala.jpg
- Deca - Iaritz Pedroche.jpg
- Jon Ander - Asier Antxustegi.jpg
- Malape - Nora Sasiain.jpg
- Deuko Izarra - Idoia Aristorena.jpg
- Salento Gelati - Susane Cano.jpg
- Urkunde - Oinatz Gurrutxaga.jpg
- Astigarraga GYS Sport - Leire Eizagirre.jpg
- Neurri - Elene Garrido.jpg
- Zubacor- Ander Arambarri.jpg
- Tecnifuelle - Mara Castrillejo.jpg
- Pneumax - Stefia Kilembe.jpg
- Bacalaos Alkorta - Hegoa Villanueva.jpg
- Dario Bus - Maddi Irizar.jpg
- Eskola - Itxaso Garaizabal.jpg
- Malen Arregi - Eskola.jpg
*Argazkiak: Manex Sanchez.