Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 31 basatiak gasteiz errugbia gurpilaulkian markel kerexetaGurpildun aulkira egokitutako errugbia ezagutzera emateko ekitaldia antolatu dute ekainaren 3rako Elgoibarren. Lagunarteko partida jokatuko dute Gasteizko Basatiak Zuzenak eta Adapta taldeek, Olaizaga kiroldegian.

Zuzenak taldeko kidea da Markel Kerexeta elgoibartarra, eta bera ageri da partida iragartzeko sortu duten kartelean ere (irudian). Xaketik ezagutuko dute askok Markel Kerexeta Elgoibarren, izan ere, xakeari lotutako albiste askotako protagonista izan baita ume-

umetatik. BARRENi eman zion elkarrizketa batean adierazi zuenez, betidanik gustatu izan zaio kirola, taldean jokatzeko kirola bereziki, eta hainbat kirol probatu ostean, duela bost urte iritsi zen Gasteizko Zuzenak klubera. Gainera, taldeko kapitaina da. Kirol hau ezagutzera eman, eta inor animatzen bada, taldeetara batzeko antolatu dute erakustaldia bi taldeek eta Elgoibarko Udalak eta Kirol Patronatuak elkarlanean. Ez dute sarrerarik kobratuko.

11:30ean hasiko da partida.

∞Lotura duten albisteak:

2023 05 31 Errugbi egokitua kartela

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza