Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 20 gorengo maila finala orion hernani txap elgoibar txapeldunorde taldeargEmakumezkoen Gorengo Mailako Igoera Faseko finala jokatu zuten, zapatuan, C.D. Elgoibarrek eta C.D. Hernanik, Orion.

Bi taldeek lortu dute mailaz igotzea eta Ohorezko Mailan jokatuko dute datorren denboraldian, baina denboraldiko talderik onena zein izan den erabakitzeko finala jokatu zuten Orion, Mendibeltz futbol zelaian. C.D. Elgoibarrek finala ikustera joateko autobusa antolatu zuen eta zaleen animoek eta babesak hauspotuta jokatu zuten partida elgoibartarrek. Berdegunean partida parekatua jokatu zuten bi taldeek eta banako berdinketarekin amaitu ziren arauzko 90 minutuak. Aroa Cernadak sartu zuen talde zuri-gorriaren gola. Luzapenik jokatu gabe, penalti jaurtiketetan erabaki zen finaleko irabazlea. Hernaniarrak hobeto moldatu ziren penaltietan eta beraiek dira aurtengo Gorengo Mailako txapeldunak.

2023 05 20 gorengo maila finala orion hernani txap

2023 05 20 gorengo maila finala orion hernani txap elgoibar txspeldunorde

2023 05 20 gorengo maila finala orion hernani txap elgoibar pasiloa

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza