Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 16 igerilekua Elgoibar olaizagaBi sorosle eta bi monitore lanera itzuli dira, eta ondorioz, atzotik zabalik daude Olaizaga kiroldegiko igerilekuak eta martxan hainbat igeriketa ikastaro eta igeriketa eskolako saioak, bai eta astelehen eta eguaztenetako spinning saioak ere.

 BPXport enpresako sorosle eta monitoreak greban daude apirilaren 22az geroztik, baina atzo, astelehenea, lanera itzuli ziren greban zirenetako lau lagun, eta ondorioz, hainbat zerbitzu martxan dira berriro. Udaletik jakinarazi dutenez, aste honetan, astelehenetik barikura, zabalik egongo da igerilekua 14:15etik 21:30era arteko ordutegian. 

Igeriketa eskolako talde guztiak (8) itzuli dira normaltasunera, eta honako ikastaroak:
  • MASTERRAK: astelehen eta eguaztena. 20:00-21:00
  • HOBEKUNTZA 2: martitzen eta eguena. 15:15-16:15
  • MASTERRAK 2: martitzen eta eguena. 19:30-20:30
  • IZURDE 11. taldea: astelehen eta eguaztena. 17:15-17:45
  • MARRAZO 15. taldea: astelehen eta eguaztena. 17:45-18:15
  • MARRAZO 18. taldea: astelehen eta eguaztena. 18:15-18:45
  • MARRAZO 21. taldea: astelehen eta eguaztena. 18:45-19:15
  • MARRAZO 23. taldea: astelehen eta eguaztena. 19:15-19:45
 
Spinning saioak ere martxan dira berriro. Astelehen eta eguaztenetakoak, 18:00etatik 19:00etarakoa eta 19:00etatik 20:00etarakoa.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza