Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 14 Enpresen arteko lasterketak DonostiaEnpresen Arteko Lasterketaren 14. ekitaldia jokatu dute gaur Donostian, eta Mendaroko Gorosabel enpresako taldea zazpigarren sailkatu da, gizonezkoen kategorian. 

 Diario Vascok, Donosti Eventosek eta Adegik antolatzen dute Enpresen Arteko Lasterketa. Enpresek lantokiko lau langilerekin osatutako taldeak aurkeztu behar zituzten lasterketara eta laukote horrek 8,5 kilometroko ibilbidea egin behar zuen korrika, dortsalean enpresaren izena zutela. Aurten, hiru kategoria bereiztu dituzte: gizonezkoena, emakumezkoena eta mixtoak, eta kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuak saritu dituzte. Emakumezkoen kategorian 51 talde lehiatu ziren, 330 mixtoenean eta 223 talde gizonezkoen kategorian.

Elgoibartik eta Mendarotik aurkeztu diren enpresen artean, Gorosabel enpresak lortu du sailkapen onena, gizonezkoen kategorian. Izan ere, zazpigarren sailkatu da Iker Maiora, Jon Larrañaga, Eñaut Errazkin eta Julen Aramendik osatutako taldea, 00:32:34ko denbora eginda; hau da, kilometroa 3 minutu eta 49 segundoan eginda. Txapeldunarengandik, bost minutura helmugaratu dira. Gizonezkoen kategorian, Ausolan, JMA eta CAF Signallingek osatu dute podiuma. Danobatek 32. egin du kategoria honetan.

Emakumezkoetan, berriz, ESI Donostialdeak, DAD Kutxabankek eta Oronak osatu dute podiuma, eta kategoria mixtoan, Salto Systemsek, ESI DEbabarrenak eta Deustuko Unibertsitateak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza