Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 10 saskibaloia modelos modelberri jaurtiketaElgoibarko Modelos Modelberri eta Andoiango Zurrut SK saskibaloi taldeek elkarren aurka jokatuko dute zapatuan Olaizaga kiroldegian, eta sari handia egongo da jokoan, mailaz igotzea.

Modelos Modelberri saskibaloi taldeak Gipuzkoako Hirugarren Mailako finalerdietako partida jokatu zuen, aurreko domekan, Olaizagan. Elgoibartarrek 55-81 galdu zuten Tolosako Take Coach taldearen aurka partida bakarrera jokatu duten kanporaketa, eta hortaz ezin izango dute finala jokatu. Halere, mailaz igotzeko azken aukera bat izango dute. Horretarako, beste finalerdietako galtzaileari, Andoaingo Xurrut taldeari, irabazi beharko diote, ligako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokan. Olaizaga kiroldegian jokatuko dute partida hori, zapatuan, 17:00etatik aurrera. Partida irabazten duenak Gipuzkoako Hirugarren Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian; galtzaileak Hirugarren Mailan jarraituko du. Ligako neurketetan, partida bana irabazi zuen talde bakoitzak, etxean jokatutakoa.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza