Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 09 miguelangelcastro fuentonaBarixakutik domekara bitartean egingo dituzte III. Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak, Olaizaga kiroldegian (egitaraua dauka). 

Urbizi urpekarien Elgoibarko elkarteak Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak antolatu ditu, hirugarren urtez jarraian, martxoaren 11tik 13ra bitartean. Ekintza guztiak Olaizaga kiroldegian izango dira.

Hasteko, barixakuan, argazki erakusketa inauguratuko dute, 17:00etan. Gero, 18:00etan, Kantauri Garbia Elkartea aurkeztuko dute. 

Zapatuan, berriz, urpeko argazkilaritzari buruzko hitzaldia eskainiko du Urbizi elkarteko kide Miguel Castrok elgoibartarrak. 18:00etan izango da hori. 

•Urpekaritza bataioak domekan

Azken egunerako urpekaritza bataioak antolatu dituzte hasiberrientzat. Olaizagako igerilekuan egingo dituzte eta doakoak izango dira. Urpekaritzan bataiatu nahi dutenek, baina, izena eman behar dute aurrez, honako e-posta helbidera idatzita: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

2016 03 01 urbizi zikloa kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza