Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 02 CD Elgoibarreko neskak seniorrakC.D. Elgoibarreko nesken senior taldeak mailaz igotzea lortu du, Erregional mailatik Ohorezko Mailara. Bi jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, baina matematikoki, goian daude, zapatuan Irungo Dunboa-Eguzkiren kontra 4-1 irabazi ondoren. 

Irungo Dunboa-Eguzkiri 4-1eko emaitzarekin irabazi zioten apirilaren 29an, Elgoibarren, eta astelehenean, maiatzaren 1ean, jakin zuten matematikoki mailaz igotzea lortu zutela. Eta Ohorezko Mailara igo izana behar bezala ospatzeko aukera zapatuan izango dute etxean, Mintxetan jokatuko baitute hurrengo partida, Oriokoren kontra (18:30ean). Taldetik dei berezia egin diete zaleei Mintxetara gerturatzeko, mailaz igo izana elkarrekin ospatzera.

Denboraldiko azkeneko norgehiagokan, Antiguoko taldearen kontra lehiatuko dira, Donostian. 

Argazkian, C.D. Elgoibarreko Naroa Lopez eta Izaro Iriondo, jokoan, artxiboko argazkian.

 
 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza