Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo orok2Gipuzkoako Xake Azkar Txapelketa jokatu zuten domekan Elgoibarren, Zubi Ondo xake taldeak Mugertza kalean duen egoitzan.

Lurraldeko hainbat herritatik etorritako 52 xakelari aritu ziren lehian, goizez eta arratsaldez, Gipuzkoako Xake Azkarreko Txapelketan. Joko sistema suitzarra erabili zuten txapelketarako. Irabazten duenak puntu bat, tablak eginez gero puntu erdi, eta galduta zero. Zazpi partida jokatu zituen xakelari bakoitzak eta 15 minutu zituzten partida bakoitza bukatzeko, mugimendu bakoitza egiteko zuten bost segunduko tarteez gainera. Lehia estua izan zen eta lehen bost sailkatuek puntu kopuru bera eskuratu zuten, 5,5 puntu. Berdinketa hausteko euren artean lortutako emaitzak hartu zituzten kontuan, eta hala Errenteriako Fomento xake taldeko bi kide izan ziren onenak. Javier Pedrera Lobatok lortu zuen lehen postua eta Juan Luis Alfaro García del Cerrok bigarrena. Hondarribiako xake taldeko kidea den Germán Alejandro Herrera Ortega xakelari venezolarra sailkatu zen hirugarren postuan, eta Zubi-Ondo xake taldeko kidea den Felix Manso Marquez laugarrengoan.

Zubi-Ondo xake taldekoak pozik daude txapelketa hau estreinako aldiz antolatzeko aukera izan dutelako, eta parte hartu zuten xakelariak gustura aritu zirelako. "Hainbat xakelarik zoriondu gaituzte, eta txapelketak izan duen puntualitate zorrotza txalotu dute bereziki, ez baita erraza egun bakarrean zazpi jardunaldiko txapelketa batean dena jarritako orduaren barruan antolatzea", azaldu dute Zubi-Ondo taldekoek. Gipuzkoako Xake Federazioa ere pozik da Zubi-Ondokoek egindako lanarekin eta udazkenean txapelketa gehiago antolatzeko aukera emango dio Elgoibarko taldeari.

Argazkiak: Zubi-Ondo xake taldea

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo irabazleak

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo orok

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo 1

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo 2

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo manso vs leon

2023 04 23 gipuzkoa xake azkar txap elgoibar zubi ondo 4

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza