Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 15 2018 06 19 pala txap elgoibar emakumezkoak finalerdia BARRENPala txapelketak antolatzea erabaki du Lagunak Pilota Eskolak. Boluntarioen laguntza eskatu zuten antolakuntza lanetan aritzeko eta bilera bat ere deitu zuten, baina lagun bakarra aurkeztu zen bilera horretara.

Edozein modutan, txapelketak antolatzea erabaki dute pilota eskolakoek eta jarri diote hasiera eguna ere. Apirilaren 11tik ekainaren 23ra bitartean jokatuko dituzte Emakumezkoen X. Pala Txapelketa eta Gizonezkoen VI. Pala Txapelketa, Kalegoen plazako frontoian.

Apirilaren 1ean bukatuko da izena emateko epea. Parte hartu dezaketen bikoteen kopurua hamabira mugatu dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu eta Bizum bidez ordaintzeko aukera ere izango da. Emakumeen txapelketan izena emateko telefonoa (646 801 407 -Yolanda) eta gizonenerako (690 612 927 Bergua).

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza