Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 21 uharte arakil km bertikala lendinez etxanizUharte Arakil-Beriain kilometro bertikalaren hamahirugarren edizioa jokatu zuten domekan. Nafarroako Sakana haranean dagoen Uharte Arakil herritik (471 m) abiatu eta Beriain (1.494 m) mendiaren tontorrera iristea zen erronka. Bost kilometroko distantzian 1.023 metroko desnibel positiboa gaindituta.

Guztira 173 mendi lasterkarik lortu zuten proba amaitzea eta Loic Robert frantziarra (40:21) eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra izan ziren azkarrenak. Bi elgoibartarrek hartu zuten parte proban, eta biek eskuratu zituzten emaitza onak. Ainhoa Lendinez Garatek bosgarren postua lortu zuen emakumezkoetan 56:37ko denborarekin, eta hirugarrena izan zen beteranoen artean. Bere ezaugarrietarako ez dela ibilbide egokiena dio Lendinezek, hasierako lautadan denbora asko galtzen duela-eta. Aurtengoa baino denbora hobeak ere egin izan ditu, 54 minutuan osatu izan baitu igoera aurreko urteetan. Halere, pozik dago anemiak jota aritu zelako eta amaitzea lortu zuelako.

Eneko Etxaniz Irureta (2006, Elgoibar) izan zen parte hartu zuen beste elgoibartarra. Sailkapen nagusiko 28. postua eskuratu zuen 49 minutu eta 28 segundoko denborarekin. Junior mailan bigarren postuan sailkatu zen hamasei urteko antxitxikari elgoibartarra, 17 urteko Ibai Angulo (47:14) azpeitiarraren atzetik. (sailkapenak)

Etxanizek estreinakoz hartu du parte Beriango proban, aurten hasi baita mendi lasterketetan lehiatzen, iaz Karakateko Igoera egin eta gero (14. postuan sailkatu zen 31:48ko denborarekin). Hala ere, Sakanako proba begiz jota zuen, erakargarria iruditzen zitzaiolako. "Udan mendian dezente ibiltzeko aukera eduki dut, eta aurreko astean sentsazio onak izan nituen Axari Trail mendi lasterketan parte hartu nuenean, bero handiegia egin bazigun ere. Oraindik hobeak izan ziren Beriaineko proban sentitu nituen sentsazioak, eta egin nahi nuen lasterketa irten zitzaidan", azaldu du. Era honetako proba gehiagotan parte hartzeko asmoa du, baina momentuz ez dauka bertikal gehiagotan korritzeko asmorik, Karakateko igoerara arte, Karakatekoa zein bertikalen Euskadiko txapelketa hobeto prestatzeko.

Etxaniz eta Lendinez ez dira proba honetan emaitza onak lortu dituzten aurrenekoak, Iban Muruak jarraian irabazi baitzituen 2018an eta 2019an jokatutakoak.

2022 09 18 uharte arakil km bertikala podium jub eneko etxaniz

2022 09 19 ainhoa lendinez Uharte Arakil Beriain kilometro bertikala 1

2022 09 19 ainhoa lendinez Uharte Arakil Beriain kilometro bertikala

2022 09 19 ainhoa lendinez Uharte Arakil Beriain kilometro bertikala b2

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza