Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 28 pala txap 9 edizioa finala aitorMaria Badiolak eta Yolanda Mateosek osatutako bikoteak irabazi du Elgoibarko Emakumezkoen Binakako Pala Txapelketaren 9. ekitaldia.

Domeka eguerdian jokatu zuten finala, eta Mateosek eta Badiolak 22-17 irabazi zioten Amaia Aizpururi eta Elaia Oiartzabali. Kalegoen plazan hasi zuten finala, baina euria hasi zuela eta Ikastolako frontoian bukatu behar izan zuten partida. Aldiz, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Kalegoengo frontoian jokatzeko aukera izan zuten, finalaren aurretik jokatu baitzuten. Lau palista mutrikuar aritu ziren lehian, eta Maite eta Iratxe Barruetabeña ahizpek 22-8 irabazi zieten Idoia Arrillagari eta Eva Ibarrolari.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza