Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 19 pentatloia tolosa uxue ataria tokikom 700x700II. Emakumeen Binakako Euskal Pentatloi Saria jokatu zuten, ekainaren 18an, Tolosako zezen plazan, eta harriarekin, egurrarekin, txingekin eta korrikan lehiatu ziren herri kirolariak.

Hiru bikote lehiatu ziren bigarrengoz jokatu duten emakumezkoen Binakako Pentatloiko finalean: Garazi Arruti-Orbe, Zelai III.a-Ansorregi eta Nerea Arruti-Arbelaitz. Gainera, estreinakoz, emakumezkoen finala eta gizonezkoena ez dituzte egun berean egin, eta hala emakumeentzat izan zen protagonismo osoa.

Plazan egin zuten lana ez zen nolanahikoa izan, proba gogorra baita pentatloia: 63 kiloko bola hogei aldiz altxatu, 250 kiloko harriari tiraka bi plaza osatu, 45 ontzako bi enbor moztu, 25 kiloko txingekin sei plaza osatu eta plazari birak emanez bi kilometro korrika egin zituzten hiru bikoteek.
Arruti eta Arbelaitze izan ziren lanak amaitzen azkarrenak, eta gainera marka berria ezarri zuten: 24.01. Lucia Orbe eta Garazi Arruti (26.52) sailkatu ziren bigarren postuan eta Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi (27.39) hirugarrengoan.

Pentatloi probaren antolatzaile Garikoitz Etxeberriak balantze oso ona egin du eta kirolariak goraipatu ditu: "Plazan maila on batean aritzeko gaitasuna dutela erakutsi dute, eta sei partaideek saio izugarria egin dute".

Argazkiak: ataria.eus. Bideoa hemen: hamaika.eus

2022 06 18 pentatloia tolosa podiuma tolosa tokikom 700x700

2022 06 19 pentatloia tolosa uxue ataria txingekin tokikom 700x700

2022 06 19 pentatloia uxue ansorregi tolosan ataria tokikom 700x700

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza