Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 22 2022 05 14 igoera fasea eskubaloia alcorta euskadiko txap BARRENEstatuko Lehen Nazional mailara igotzeko atarian gelditu zen Sanloko Alcorta Forging Group eskubaloi taldea, Olaizagan jokatu zuten igoera fasean txapeldunorde izan eta gero. Orain, baina, 2022-2023 denboraldian Nazional Mailan jokatzera gonbidatu du Espainiako Eskubaloi Federazioak, eta gonbidapena onartu egin du Sanlok.

Zenbait taldek uko egin behar izan diote Estatuko Lehen Nazional Mailan jokatzeari, eta libre gelditu diren plaza horiek betetzeko, igoera faseetan bigarren postuetan sailkatu ziren taldeei ematen die aukera Espainiako eskubaloi federazioak. Halaxe heldu zaio aukera Alcortari, eta baiezkoa eman dute. Hala, Euskal Herriko eta Aragoiko taldeak izango ditu aurkari Alcortak hurrengo denboraldian, bere multzoan.

Hortaz, ospatzeko arrazoi bat gehiago izango du Sanlok denboraldiari bukaera emateko zapatuan, ekainaren 25ean, egingo duten Sanlo Festan. Pandemia aurreko ohitura berreskuratuz, bazkari baten bueltan agurtuko dute denboraldia jokalari, entrenatzaile eta Sanloren bueltako beste hainbat lagunek. Denboraldiko jokalari aipagarrienak ere sarituko dituzte eta musika eta dantzarik ere ez da faltako.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza