Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 08 inigo lariz green series BTT amurrio Arg Carlos SogueroGreen Series XCO mendi bizikleta zirkuituko zortzigarren proba jokatuko dute ekainaren 19an Barakaldon, eta Euskal Herriko Txapelketa ere izango da gainera.

Euskal Herrian jokatzen diren mendi bizikleta txapelketarik garrantzitsuenetarikoa den Green Series XCO txapelketan lehiatzen ari da Iñigo Lariz, eta zazpi proba jokatu eta gero, bere kategoriako (Master 30) sailkapenean hirugarren postuan ailegatuko da azkenaurreko probara, ekainaren 19an Barakaldon jokatuko duten lasterketara.

Txapelketako azken bi probetan podiumeko hirugarren kaxoira igo da Lariz, Zallan eta Amurrion jokatutako lasterketetan, hain zuzen ere. Emaitza horiei esker, sailkapen nagusiko hirugarren postuari eutsi dio Elgoibarko Lagun Taldea-Gobike taldeko txirrindulariak. Larizek 950 puntu ditu, 1160 ditu Gaizka Larzabalek eta 1200 Iñaki Meabek, liderrak.

Gainera, Barakaldon jokatzekoak diren proba Euskal Herriko Txapelketa ere izango da.

2022 06 08 inigo lariz green series BTT amurrio Apodium

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza