Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 15 CIMDE sanlo elgoibar Kopa Gipuzkoa 21 22Igoera fasean lehiatu zen Alcorta taldeaz gainera, Sanloko beste talde batek ere partida garrantzitsua jokatu zuen joan den asteburuan Olaizaga kiroldegian, Gipuzkoako Kopa Txapelketako finala, hain justu ere.

Elgoibarko CIMDEk eta Eibar Eskubaloia taldeek jokatu zuten finala, eta elgoibartarrak nagusitasunez gailendu ziren, 30-15eko emaitzarekin.

Jubenil mailako Euskal Ligan jokatzen du CIMDEk, eta zazpigarren postuan bukatu zuten denboraldia. Txapelketa horretan diharduten Gipuzkoako taldeek (Eibar, Zarautz, Oñati, Orio, Pulpo, Bera Bera, e.a.) Gipuzkoako Kopa Txapelketa lehiatzen dute, eta, elgoibartarrak eta eibartarrak ailegatu ziren finalera. "Euskal Ligan zazpigarren egin ostean, hurrengo urtean txapelketa horretan lehiatzeko plazei eutsi genien, eta berriro ere Sanloko jubenilen eta kadeteen taldeak Euskal Ligan arituko dira hurrengo denboraldian. Behin helburu hori lortuta, Ligan gure aurretik sailkatu ziren hainbat talderen aurka jokatu dugu Kopan, baina gogo handiarekin ekin genion txapelketa honi eta amaierara arte eutsi diogu kemen horri, titulua lortzeraino", azaldu du Sanloko arduradun Lorea Gabilondok. Jokalarien belaunaldi honi agur esateko modurik gozoena izan dela gaineratu du, asko igoko baitira mailaz.

Kadete mailako Euskal Ligan diharduen Salento Gelati taldeak ere lortu du Gipuzkoako Kopako finalera sailkatzea. Maiatzaren 28an jokatuko dute finala, baina aurkaria zein izango duten argitzeke dago oraindik.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza