Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 11 Alcorta 21 22 elgoibar sanloLehen Nazional Mailara igotzeko fasea jokatuko du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak, barikutik domekara bitartean, Olaizaga kiroldegian, eta Sanlotik kamiseta txuri-gorriak jantzita joateko eskatu diete zaleei, "gure taldea babestuago senti dadin".

Lau talde arituko dira lehian elkarren aurka eta bakarrak lortuko du igoera. Hori, baina, domekan jakingo dugu, 13:00ak aldera. Aurrez, sei partida joktu beharko dituzte Lehen Nazional Mailara igotzeko fasean.

Alcortak Fundació Handbol Sant Vicenç Kataluniako taldearen aurka egingo du debuta barikuan, 20:00etan. Aurrez, 18:00etan, B.M. Loyola talde nafarrak eta Gourmet Del Mar Calasancio talde errioxarrak neurtuko dituzte indarrak.
Zapatuko jardunaldia Loyola eta San Vincenc taldeen arteko lehiarekin hasiko da, 17:30ean. Alcortak 19:30ean jokatuko du Calasancioren aurkako partida. Domekan, 10:00etan jokatuko da aurreneko partida (San Vincenc Vs Calasancio) eta Alcortak 12:00etan jokatuko du Loyolaren aurkako partida.

Fasea Internetez jarraitzeko aukera ere izango da, streaming bidez zuzenean emango dituzte-eta partida guztiak, Sanloren Youtubeko kanaletik.

2022 05 11 sanlo igoera fasea elgoibar kartela

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza