Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 10 jose gurrutxaga krosa barren 2019Bueltan da Jose Gurrutxaga krosa ere, bi urteko etena eta gero. Domekan, maiatzaren 15ean jokatuko dute. Elgoibarko eta Mendaroko 789 antxitxikari gaztetxok eman dute izena Elgoibar Ikastolak antolatzen duen kirol ekitaldian.

Jose Gurrutxaga krosaren 27. ekitaldia jokatuko dute domekan herriko kaleetan. Ohi duten moduan, adinka eta sexuka banatuko dituzte haurrak korrikarako, eta hamalau lasterketa izango dira guztira.

  • Lehenengoak, 2014an eta 2015ean jaiotakoak, 10:30an abiatuko dira, lau taldetan banatuta, eta 328 metroko distantzia egingo dute korrika.
  • Orduerdira 2012an eta 2013an jaiotakoak irtengo dira eta 609 metro egingo dituzte korrika.
  • 11:30ean abiatuko dira 2010ean eta 2011an jaiotakoak eta hauek ia kilometro bat egingo dute korrika, 943 metro.
  • Hamahirugarren lasterketa 2006, 2007, 2008 eta 2009an jaiotako neska-mutilena izango da. 12:00an irtengo dira, eta 1.423 metroko ibilbidea egingo dute.
  • Nagusiagoek, 2005. urtetik aurrera jaiotakoek, hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, 3.613 metro osatzeko. Horiek 14. lasterketarekin batera aterako dira, 12:00an.

• Bideoa
Pandemiagatik bi urtean antolatu ezin izan duten Jose Gurrutxaga krosari buruzko bideoa sortu zuen Elgoibar Ikastolak. Krosaren sorrera eta orain arteko ibilbidea laburbiltzen ditu bideoak, hainbat protagonisten lekukotzekin. Hemen ikus dezakezue bideoa: https://barren.eus/komunitatea/elgoibar-ikastola

2022 05 10 Jose gurrutxaga krosa 27 kartela elgoibar ikastola

∞ Lotura duten albisteak:

• Ikus hemen azken urteetako krosak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza