Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 03 2020 01 11 mugertza krosa elgoibar marrazki lehiaketa Uxue altzerreka 6maila 1Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udal Ludotekak marrazki lehiaketa jarri du martxan, Mugertza krosaren harira.

Lehiaketan herriko LH1-LH6 bitarteko edozein haurrek har dezake parte, eta lanak aurkezteko azkenengo eguna 2022ko urtarrilaren 5a izango da. Lasterketarekin lotuta dagoen lehiaketa denez, lanek herriaren eta lasterketaren arteko harremana irudikatu beharko dute. Teknikaren kasuan ez da inongo araurik egongo, eta librea izango da: bakoitzak erabakiko du kolorezko arkatzak, errotuladoreak, tintak, akuarelak, collagea eta abar erabili ala ez. Hori bai, antolakuntzatik eskatu dute marrazkiak 220 x 300 milimetroko (A4) lamina normalizatuetan aurkeztea, lanen aukeraketa errazteko asmotan.

Lanak Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz edo 656 740 793 WhatsApp zenbakira bidali beharko dira. Dena den, marrazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa bakarrik jarriko beharko da, eta sobre itxi batean parte hartzailearen izen abizenak, ikasmaila eta telefono zenbakia. Sobrean aurkeztutako marrazkiaren leloa ere idatzi beharko da.

Epaimahaia Maialen Gurrutxaga Gazteria zinegotziak, Mintxeta Atletismo taldeko kide batek, Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Teknikariak, Ludotekako Koordinatzaileak eta marrazketan aditu batek antolatuko dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, aurkeztutako lanen aukeraketan adina eta ikasketa maila izango dituzte kontuan. Lanaren alderdi hezitzailea ere baloratuko dute. Hori horrela, lehiaketan ondorengo mailak izango dira:

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 5.mailko ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak

Sariak herriko dendetan erosteko hainbat bono izango dira. Sari banaketa 2022ko urtarrilaren 8an izango da, 19:15ean, Kalegoen Plazan, korrikalarien aurkezpena baino lehen. Gainera, saritutako marrazkiak Olaizaga Kiroldegian egongo dira ikusgai, urtarrilaren 10etik 30era bitartean.

2022 01 03 marrazki lehiaketa mugertza krosa

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza