Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 16 urbizi saritua Euskadiko urazpik argazki txapelketetan arg collage jose luis aperribaiUrpeko Irudiaren Eguna izan zen azaroaren 6a, Gipuzkoako eta Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioko Irudi sailak antolatuta. Iazko eta aurtengo hainbat argazki txapelketako sariak banatzeko baliatu zuten eguna eta Urbiziko kideak ez ziren esku hutsik itzuli.

Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioak Reale Arena estadioaren behehaldean duen egoitzan egin zituzten sari banaketak, aurtengoa eta iazkoa, pandemiagatik ezin izan baitzuten egin iazkoa. Hala, Urpeko Irudiaren Egunaren baitan, Fotosub Apnea 2019-21, Gifosub (Gipuzkoako urazpiko argazki txapelketa) 2020-21, Vafosub (Euskadiko urazpiko argazki txapelketa) 2020-21, Gipuzkoako Liga 2021 eta Videosub 2021eko ediziodun eta ediziorik gabeko lanak ikusteko aukera izan zen lehenik, eta sariak banatu zituzten gero.

2021 11 16 urbizi saritua Euskadiko urazpiko argazki txapelketetan

Elgoibarko Urbizi Urazpiko Elkartetik azaldu dutenez, lan azpimarragarria egin dute Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioak, epaileek, eta bereziki Jesus Insaustik eta Jesus Castillok, goi mailako ekitaldi bat antolatu baitzuten. Gure esker ona".
Urbiziko kideek hainbat kategoriatan lortu dituzte dominak: Gifosub 2020an eta 2021ean, Vafosub 2020an eta 2021ean eta Gipuzkoako Liga 2021ean. Aipagarrienak honako hauek dira:

  • Bego Larraurik (argazkilariak) eta Ion Larrañagak (laguntzailea) Vafosub 2021eko sailkapen nagusiko hirugarren postua eta brontzezko domina lortu dituzte eta lehen postua 2021eko Gipuzkoako Ligan (Reflex kategorian)
  • Jose Luis Aperribaik (argazkilaria) eta Joseba Narbaizak (laguntzailea) hirugarren postua eskuratu dute 2021eko Gipuzkoako Ligan, kamera konpaktuen sailean.

 

2021 11 16 urbizi saritua Euskadiko urazpik argazki txapelketetan arg collage bego larrauri

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza