Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 10 egoitz mora david mendazona judo euskadi txapJudoko maisuak eta ikasleak Gipuzkoako txapelketan lortu zituzten emaitzak errepikatu dituzte senior mailako Euskadiko Judo Txapelketan ere.

 

Oraingoan ere urrezko domina eskuratu zuten Egoitz Morak, 100 kiloz gorakoen kategorian, eta David Mendazonak, 60 kiloz azpiko kategorian. Hala, biek eskuratu dute Espainiako Ipar Sektoreko txapelketa jokatzeko txartela. 

Ia 360 judoka lehiatu ziren joan den azaroaren 6an, Amurrio Hiribilduko XXVII. Judo Txapelketan, non senior mailako Euskadiko Txapelketa ere jokoan zegoen. Txapelketa honetako dominatzaile nagusiena da Egoitz Mora, 2.000. urtetik 2017. urtera bitarteko titulu guztiak irabazi baitzituen, eta hamazortzigarren urrezko domina ere etxean du.

Denboraldia aparta izaten ari da judoka elgoibartarrarentzat, belauneko lesio bategatik hiru urtean lehiatu gabe egon ostean, jokatu dituen txapelketa guztiak irabazi baititu: Beteranoentzako Espainiako Judo Txapelketa, Espainiako Judo Txapelketa Unibertsitarioa, Gipuzkoako Judo Txapelketa nagusia eta Euskadikoa orain. Eta lehiarako grinarekin jarraitzen du, lehiaketak laga aurretik hogei txapelketa irabazita erretiratzea gustatuko litzaiokelako. Era berean, badu erronka handiago bat denboraldi honetarako, Espainiako Txapelketa guztietan podiumera igotea, orain arte inork egin ez duena. Beteranoetako eta Unibertsitateko urreak etxean ditu, eta zailena falta zaio, senior mailako Espainiako Txapelketan podiumera igotea. "Podiumera igotearekin konformatzen naiz, irabaztea ez baitago erraza, dagoen mailarekin", azaldu du. Horretarako, baina, Espainiako Ipar Sektoreko txapelketa jokatu beharko du lehenik, azken faserako sailkapena lortzeko. Iruñean jokatuko dute sektore-fasea, domekan, azaroaren 14an. Familiari eta Esteban Arrillaga judo maisuari eskerrak eman dizkie Morak, ematen dioten babesagatik eta laguntzagatik.

2021 11 10 david mendazona judo euskadi txap podiumean

2021 11 10 egoitz mora judo euskadi txap podiumean

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza