Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 09 skatepark basarte elgoibar barrenPartaidetza bidezko aurrekontuetan herritarrek euren botuekin aukeratutako bost proiektuetako bat gauzatzeari ekin dio asteon Elgoibarko Udalak: Basarteko skate-parkea handitzea eta ingurua eraberritzea.

Udalak 25.000 euroko (gehi BEZ) inbertsioa egingo du skate parkean, eta obra Zut Skateparks enpresak egingo du, 2018an parkea eraiki zuen enpresa berak, hain zuzen ere.

 • 130 metro koadro gehiago, eta piknikerako gune berria
Udaletik jakitera eman dutenez, aste honetan hasi dituzten lanek hogei bat egun irautea aurreikusten dute. Lanak amaitu ostean, skate parkeak 130 metro koadro inguru gehiago izango ditu, eta azalera berri horretan eraikiko dituzte patinatzeko pista lau bat, plano inklinatu bat, zintarri bat, baranda bat eta bihurgune bat. Horrez gain, ingurua ere hobetuko du Udalak, piknika egiteko pare bat mahai eta iturri bat gehituta inguruan.

2021eko partaidetza bidezko aurrekontuen bitartez aurrera eramango diren bost proiektuetako bat da honakoa.

2021 11 09 skate parkea obrak hasi elgoibar udala

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza