Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 06 boloak Markina xemein xabier loiola hitza Larraitz IbaibarriagaEuskal Herriko 31. Hiru txirlo bola joko txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten, zapatuan, Markina-Xemeingo Lauzirika Herri Bolatokixen.

Guztira 71 bolari lehiatu ziren txapelketako azkenaurreko jardunaldian eta hiru bolari nabarmendu ziren, hirurek zortzi txirlo bota baitzituzten hiru jaurtialditan. Asola Berri taldeko Bittor Astigarraga bolari eibartarra gailendu zen, Floreagako Santos Muñozek egin zuen bigarren eta San Migel taldeko Xabier Loiolak hirugarren. Angel Ibarluzea elgoibartarrak bostgarren postua eskuratu zuen, zazpi txirlo botata.

2021 11 08 bittor astigarraga asola berri 3 txirlo markina xemein1200x800

Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia Azpeitiako Garmendipe bolatokian jokatuko dute, azaroaren 13an. Bertan egingo dituzte berdinketa hausteak. San Andres taldeko Jose Gabriel Nuñez dago sailkapen nagusiko lidergoan, 18 txirlo botata eta Ion Aransolo (Mx3T A) dago bigarren postuan, orain arteko jardunaldietan 15 txirlo botata. Txapelketako bigarren jardunaldia irabazi zuen Aitziber Olaizola da elgoibartarrik onena sailkapen nagusian, 12 txirlorekin, eta aurreneko postuan dago emakumezkoen sailkapenean.

Azpeitiko jardunaldia jokatu ostean, azaroaren 20an, jokatuko dute Lehendakari Txapelketa, Ziortza-Bolibarko Iruzubieta bolatokian. Sailkapen nagusiko lehenengo 64 sailkatuek hartuko dute parte, kanporaketa formatuan jokatuko den bola joko txapelketan. Irabazleak txapela, 300 euro eta Asola Berri taldeko kide den Oier Ugarteburuk eginiko margolan bat jasoko ditu saritzat.

*Argazkiak: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza / Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu

2021 11 06 boloak Markina xemein xabier loiola jaurtialdia hitza Larraitz Ibaibarriaga

∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza