Azaroaren 20an, zapatua, jokatuko da Karakateko Igoera mendi lasterketaren 27. ekitaldia, iazko etenaren ostean. Morkaiko mendi taldetik jakinarazi dute boluntarioak behar dituztela lasterketa antolatu ahal izateko.
Karakateko Igoerako irteeratik, Kalegoen plazatik, Agerre baserri parera arteko bidean dauden bidegurutzeak zaintzeko prest dauden boluntarioak behar ditu Morkaikok, bereziki, eta baita antolakuntzako beste zenbait lan egiteko prest dauden boluntarioak ere. Laguntzeko prest daudenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dituzte euren datuak: izen-abizenak eta telefono zenbakia. Hala egiten dutenekin eurak jariko direla hartu emanetan adierazi dute mendi taldetik. Morkaikok eguaztenetan irekitzen du Errosario kalean duten egoitza, 19:00etatik 20:30era bitartean.
∞Lotura duten albisteak:
- Azaroaren 20an jokatuko dute Karakateko Igoera (2021-10-14)