Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 28 Maite Maiora omenaldia parkeari izenaMaite Maiora izena jarri dio Mendaroko Udalak Andoneikuako parkeari, ahobatez. Atzo, udalbatzaren osoko bilkuraren ostean egin zuten ekitaldia, Andoneikuako parkean bertan.

Iñaki Arregi alkatearen esker on hitzen ostean, Jon Larrañaga eta Olatz Urbieta dantzariek agurra dantzatu zioten Maiorari, eta ondoren, lore-sorta eman zioten Mari Jose Telleria PSE-EEko zinegotziak eta Dorleta Lazarobaster EHBildukoak. Era berean, Angel Mari Iriondo EAJko zinegotzi eta Hirigintza Saileko arduradunak oroigarri bat eman zion, Aitor Etxeberria eskulturagile mendaroarraren 'Bi begirada' obraren miniaturazko erreplika.

Parkeari bere izena emateak ohorez bete duela esan zuen Maiorak ekitaldian, nahiz onartu Udalak asmoen berri eman zionean  "lotsa" ere sentitu zuela. Maiorak esan zuen espero duela urte askoan mantentzea izen hori eta nabarmendu zuen prest legokeela beste mendaroar batekin edo gehiagorekin ere partekatzeko izena. Azkenik, eskerrak eman zizkien ekitaldira batu ziren guztiei, bai eta atzo ekitaldira bertaratzerik izan ez zutenei ere, eta amari eskaini zion lore-sorta. "Hegazkinez itzuli naizetan ere, eta lore-sorta maletan zimelduta etorri bada ere, beti eman izan diot amari eta hau ere amarentzako da", esan zuen.

2021 10 28 Maite Maiora Omenaldia alkatearekin

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza