Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 23 aitziber olaizola euskal herriko bola joku soraluzeSoraluzeko San Andres auzoko bolatokian jokatu zuten Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketako bigarren jardunaldia, eta Aitziber Olaizola elgoibartarra gailendu zen.

 Pandemiak eragindako geldialdia pasatuta, martxan dira berriro ere bola joko txapelketak. Joan den urriaren 16an hasi zen Euskal Herriko 31. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa, Elorrioko Argiñeta auzoan jokatu zuten estreinako jardunaldiarekin, eta parte hartze handia eduki zuen, 73 bolarik hartu baitzuten parte. San Andres taldeko Jose Gabriel Nuñez soraluzearra gailendu zen, zortzi txirlo botata.
Joan den zapatuan, urriaren 23an, jokatu zuten bigarren jardunaldia Soraluzen, San Andres auzoan. 77 bolarik hartu zuten parte eta San Miguel taldeko Aitziber Olaizola izan zen guztietan onena, 7 txirlo botata. Lehen jardunaldiko irabazle Jose Gabriel Nuñezek egin zuen bigarren, sei txirlo botata, eta Oier Ugarteburu eibartarrak hirugarren, honek ere sei txirlo botata.

Aurtengo Euskal Herriko Txapelketak lau jardunaldi izango ditu, eta hirugarrena Markina-Xemeingo Lauzirika Herri Bolatokian egingo dute, azaroaren 6an; eta, laugarren eta azken jardunaldia, aurtengo sailkapen orokorra erabakiko duena, Azpeitiko Garmendipen jokatuko dute, azaroaren 13an. Astebete geroagoa, azaroaren 20an jokatuko dute Lehendakari txapelketa, Iruzubietako bolatokian, Ziortza-Bolibarren.

 • Parte hartze irekia
Ohikoa den moduan, txapelketako jardunaldietan edozeinek parte hartu ahal izango du. Esaterako, izena kanporaketa jokatuko den egunean eta lekuan bertan eman ahalko da, berau hasi baino lehenxeago eta, ordutegiari dagokionez, saio guztiak 17:00etan hasiko dira. Saririk ere ez da faltako. Jardunaldi guztietan banatuko dituzte sariak. Lehenengo sailkatuak 65 euroko saria jasoko du, bigarrenak 50 eurokoa, hirugarrenak 35 eurokoa, laugarrenak 20 eurokoa, bosgarrenak 10 eurokoa, eta seigarren sailkatuak, berriz, oparia.

*Argazkiak: Arrate eta Leire Elizburu.

2021 10 23 aitziber olaizola euskal herriko bola joku soraluze 1

2021 10 23 aitziber olaizola euskal herriko bola joku soraluze san andres

2021 10 23 aitziber olaizola euskal herriko bola joku soraluze san andres 1

∞ Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza