Paella jana antolatu zuen CD Elgoibarrek, aurtengo futbol denboraldiari amaiera emateko. Joan den zapatuan batu ziren jokalari, entrenatzaile eta gurasoak Maalako parkean, eta giro onean pasatu zuten eguna. (argazkiak dauzka)
300 bat lagun batu ziren bazkaritarako, eta arratsaldean herritar asko hurbildu ziren festara. Bazkalostean denboraldiko jokalari aipagarrienen sariak banatu zituzten.
• Batzar orokorra ekainaren 25ean
Aurtengo denboraldia ixteko, CD Elgoibarrek ekainaren 25ean egingo du urteko batzar orokorra, 19:00etan hasita, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Urteko balantze ekonomikoa aurkeztuko dute, eta kirol balorazioa ere egingo dute. Era berean, klubeko arduradunek gogorarazi dute datorren denboraldian futbol eskolan parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea zabalik dagoela. Interesatuek Mintxetako bulegora jo dezakete edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.
*Argazkiak CD Elgoibarren Facebook orrialdetik.