Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 10 ramongarciatxirrindularia

Ramon Garcia Gobike taldeko txirrindulari elgoibartarrak master mailako Euskadiko erlojupeko proban parte hartu du, eta hirugarren postuan sailkatu da Master 30 kategorian.

2015 06 10 ramongarciav1Erlojupeko master mailako Euskadiko txirrindularitza txapelketa jokatu zen, joan den maiatzaren 31n, Zallan.

Dagoeneko desagertuta dagoen Bizkaiko Biran egin ohi zuten erlojupekoaren ibilbidean lehiatu ziren txirrindulariak eta Jose Antonio Larrea Goerna taldeko txirrindulariak egin zuen denborarik onena: 10 minutu eta 19 segundo. Raul Portillo (Goerna) sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearengandik 13 segundora eta Joseba Ramos (Spiuk Master BH) sailkatu zen hirugarren postuan. Ramon Garcia elgoibartarrak egin zuen laugarren denborarik onena. Irabazleak baino 32 segundo gehiago behar izan zituen proba osatzeko. Adinaren araberako sailkapenetan, baina, podiumeko hirugarren kaxoira igotzea lortu zuen Garciak, Master 30 kategorian, hain zuzen ere. 

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza