Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Jose Gurrutxaga krosaren 26. ekitaldia jokatu dute goizean herriko kaleetan. 800 bat antxitxikarik hartu due parte hamahiru lasterketetan.

Elgoibar Ikastolak antolatuta, Jose Gurrutxaga krosaren 26. edizioa jokatu dute gaur goizean. Mendaroko eta Elgoibarko ikastetxeetako eskola-umeek, -784 zeuden izena emanda- hartu dute parte lehen hamabi lasterketetan, adinka eta sexuka banatuta. Azkenengo lasterketan, berriz, 2001. urteaz geroztik jaiotakoek hartu dute parte. Proba horren amaieran, gainera, Korrikaren aldeko pankarta eraman dute Ikastolako hainbat guraso, irakasle eta ikaslek, Kalebarren plazatik Kalegoen plazara arte, gaurko krosari amaiera emanez. Aurtengo kamisetetara ere euskararen aldeko mezua eraman du Ikastolak, "Eman aurpegixa euskerian alde" leloa baidaramate. Urtero kamiseta berri bat ateratzen dute eta gorri kolorekoa izan da aurtengoa. 

 ARGAZKI-BILDUMA: 26. Jose Gurrutxaga Krosa

Hamahiru lasterketetako sailkapenak elgoibarikastola.eus

2019 04 07 jose gurrutxaga 26 krosa elgoibar ikastola errosari barren kartela

2019 04 07 jose gurrutxaga 26 krosa elgoibar ikastola errosari barren

2019 04 07 jose gurrutxaga 26 krosa elgoibar ikastola errosari barren 1

2019 04 07 jose gurrutxaga 26 krosa elgoibar ikastola helmuga barren

Ikus hemen azken urteetako krosak:

∞ Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza