2014ko Kirol Federatuaren Sariak banatuko ditu Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak abenduaren 22an. Sari banaketa ekitaldia hasi aurretik kirolari buruzko mahai ingurua antolatu dute. Aurtengoan, "Realaren balioen" inguruan berba egingo dute hizlariek: Jokin Aperribai talde txuri-urdineko presidenteak eta bi jokalarik.
Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, azken unera arte ez dute jakingo Elgoibarrera etorriko diren Realeko bi jokalariak zein izango diren. Mahai-inguruaren ostean 2014 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak sarituko dituzte herriko 19 kirol taldeek, eta Udal Kirol Patronatuak ere banatuko ditu sari bereziak. Guztira 23 sari banatuko dituzte kirolaren gauan. Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan izango da saioa, 19:30ean hasita.
•Aurreko urteetako sarituak
- 2013ko irabazleak
- 2012ko irabazleak
- 2011ko irabazleak
- 2010eko irabazleak
- 2009ko irabazleak
- 2008ko irabazleak
- 2007ko irabazleak