Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 28 skatepark basarte elgoibar obretanBasarte auzoko berdegune batean eraikiko duten Skatepark berria egiteko lanak hasi dituzte. Elgoibarko Udalak jakinarazi du hormigoizkoa izango dela eta 280 metro koado izango dituela.

Sektorean eskarmentua duen Sopelako ZUT Skateparks enpresak diseinatu du Elgoibarren eraikiko duten Skatepark berria. Enpresa horrek Frantzia, Portugal eta Espainiako Estatuan 60 skate pista baino gehiago egin dituela azaldu dute Udal arduradunek. Gertuago, Donostiako Pagolako Skateparkaere beraiek egina da. Udalak, guztira 48.200 euro bideratuko ditu lanetara eta azarorako bukatuta egotea aurreikusten dute.

Urazandiko tontodromoan egon zen egurrezko skateparka ez bezala, oraingoa hormigoizkoa izango da. 280 metro koadroko azalera izango du, bowl edo bainera bat izango du, 1,10 eta 1,30 metro bitarteko sakontasuna izango duena. Baineratik kanpo bestelako elementu batzuk ere ipiniko dituzte, ibilbide eta jausi mota desberdinak egiteko (beherago ikus dezakezue skateparkak izango duen itxura, infografian).
Elgoibarko alkate Ane Beitiaren berbetan, herriko gazteen eskariei erantzun bat emateaz gainera, gobernu taldeak zehaztutako helburu konkretu bat ere betetzen du skateparkak, gazteen artean kirol aisiarako aukerak sustatzea, alegia, "kalitatezko instalazioak eskainiz”.

2018 09 28 skatepark berria basarte elgoibar obretan. 2

2018 09 28 skatepark berria basarte elgoibar obretan hasita

2018 09 28 skatepark berria basarte elgoibar obretan. 3

2018 09 24 Skatepark basarte elgoibar infografia 1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza