Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 26 josegurrutxagakrosaEuritsua esnatu zen domeka goiza Elgoibarren, baina Jose Gurrutxaga krosean aurreikusita zeuden 13 lasterketak arazorik gabe egin ahal izan zituzten parte hartu zuten ian 700 lagunek. Gero bai, lasterketak amaitu ostean, demaseko ekaitza bota zuen. (argazki bilduma eta sailkapenak dauzka)

Elgoibar Ikastolak antolatzen duen Jose Gurrutxaga krosaren 22. ekinaldia jokatu zuten domeka goizean Elgoibarko kaleetan. Jose Gurrutxaga berak eman zien irteera lasterketei, eta atleta beteranoa adi-adi zutela aritu zen lasterka Mendaroko eta Elgoibarko antxitxikari andana.

Jose Gurrutxagak berak dioen moduan irabazlea ez da lehena iristen dena bakarrik, “bigarrena, hirugarrena eta parte hartzaile denak dira irabazleak, denek irabazten baitute zerbait, dela osasunean edo zoriontasunean”. Hortaz, Jose Gurrutxagaren filosofiarekin bat eginez, krosean parte hartu zuten ia 700 lagunak izan ziren irabazleak.

• ARGAZKIAK:

Ikus hemen azken urteetako krosak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza