Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 11 16 Euskaltel Euskadikoekin irteeraDenboraldiaurreko egonaldia Elgoibarren hasi dute Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariek eta atzo Sallobentera irteera egin zuten Lagun Taldeko txirrindulariak lagun hartuta. Herri osoari irekia zen ekintza, baina Lagun Taldeko txirrindulari gaztetxoek bakarrik parte hartu zuten.

 17:00etan abiatu ziren Kalegoen plazatik eta kale barrutik egin zuen tropelak Maalara arteko bidea, handik Sallobenterantz hartzeko. Udaltzainek eta Lagun Taldeko moto zale batek zabaldu zieten bidea, eta Euskaltel-Euskadiko autoa eraman zuten atzetik. Tartean, tropela, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak eta Debabarrenako txirrindularitza eskolako txirrindulari gaztetxoak, nahasirik. Oraintxe erasoa, oraintxe esprina, ibili ziren ibilbide osoan zehar, lagun giroan, eta gozatu zuten harrobikoek.

Sallobentera ostera egin ondoren, nork bere etxerako bidea hartu zuen, baina Arriaga auzoraino lagundu zien Euskaltel-Euskadiko Xabier Isasak Mendarotik errepidez etorritako txirrindulariei eta haien arduran etorri zirenei. Atzoko ekintza herri osoari zabaldutakoa zen, baina Lagun Taldekoek bakarrik parte hartu zuten.

2023 11 16 Euskaltel Euskadikoekin irteera1
 
∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza