Asola Berri bolatokian jokatutako 51. Gipuzkoako hiru-txirlo txapelketaren zazpigarren jardunaldian etxean gelditu zen garaipena, Asola Berriko Bittor Ugarteburu gailendu baitzen.
Iaz galdu zuen maila berreskuratzetik gertu gelditu da Alcorta Forging Group eskubaloi taldea, baina ezin izan du gauzatu denboraldi hasieratik zuen helburua. Halere, pozik daude taldeko eta Sanloko arduradunak Olaizagan jokatutako igoera fasean bizitakoarekin.
Euskadiko txapelketarako puntuagarria den Enduro Txapelketa antolatu du Urnobitza Kirol Klubak domekarako, maiatzaren 22rako, eta Urruzunon izango da aurrenekoz.
Igoera fasean lehiatu zen Alcorta taldeaz gainera, Sanloko beste talde batek ere partida garrantzitsua jokatu zuen joan den asteburuan Olaizaga kiroldegian, Gipuzkoako Kopa Txapelketako finala, hain justu ere.
Amateur mailako zein eskolarteko mailako Gipuzkoako gimnasia erritmikoko txapelketa jokatu zuten, maiatzaren 14an, Irunen, eta dominak irabazi zituzten hiru gimnasta elgoibartarrek, taldekako lehian.