Uztailaren 22an hasiko dituzte santanak Mendaron eta uztailaren 24an (astelehena) ospatuko dute Kuadrillen Eguna. Egun horretan herri bazkaria egin ohi dute eta Udaletik atzo jakinarazi zuten zabaldu dutela dagoeneko bazkarirako izena emateko epea. Uztailaren 14a izango da horretarako azken eguna.
Mendaroko Txirristaka tabernak 40 urte bete ditu aurten, herriak berak beste, eta jai-giroan ospatu zuten barikuan. Argazkian Bizi Poza txarangakoak ageri dira, Juan Jose Loiola tabernako jabearekin batera, eta urteurrenaren aitzakian ateratako txapelak dituzte jantzita. Arg.:Nahiara Mugertza