Santio Egunaren ondoren, Santa Ana eguna dute gaur Mendaron, jaietako egun handia, eta aurtengo azkena. Lau egun bete-bete izan dira, baina oraindik indarrik gordetzen duenarentzat bada gaur ere zer ikusi eta zertaz gozatua.
Bete-betea dute gaurko eguna Mendaron. Goizean, molto lasterketa, dantza saioa eta herri bazkariak izan dituzte. Nagusiei Aizpe elkartean ematen dieten jaten bertako zuzendaritzakoek, eta haurrek herri-bazkaria izan dute frontoian. 115 bat haur zeuden izena emanda. Argazkiak barruan
Arrate Iriondo, Arrate Loiola, Kontxi Arrieta eta Luis Salegik hasi dituzte aurten santanak, Mendaron irakasle ibilitako belaunaldi baten ordezkari gisa. Eguerdiko 12:30ean izan da txupinazoa, eta eguraldia lagun, jende asko bildu da plazara jaiaz gozatzera. Argazkiak barruan.
Haritz Euskal Dantzari Taldekoek botako dute aurten San Bartolome jaiei hasiera emango dien suziria. Maialen Gurrutxaga alkateak eskerrak eman dizkie 50 urte hauetan herriari egindako ekarpenagatik, bai eta kultura-oinordetza zaintzeko eta sustatzeko erakutsi duten arduragatik eta konpromisoagatik ere.
Jendetza izugarria ibili da Mendaron garagardo azoka solidarioak iraun duen lau egunetan. Barikua eta zapatua izan ziren beharbada jendetsuenak, eta berrehundik gora lagun elkartu ziren bazkaritarako zein afaritarako bi egunetan. Atzo izan zen azken eguna, eta In Leike kultur elkarteak euskal ukitua eman zion egunari.