Esateko gutxi dago Txiki egunaz, aurrez esan ez denik. Hobe da irudi batek mila hitzek baino gehiago balio dutela dioen esaldiari kaso egitea, baina kasu honetan ia mila irudik balio dute Txiki Egunean bizi izan dena ikusteko, osatu dugun argazki bildumak, alegia.
Bero-bero hasi dira sanbartolome festak, zentzu guztietan. Termometroak 33 gradu markatzen zituen Haritz dantza taldeko ordezkariek jaiei hasiera ofiziala eman dien txupinazoa jaurti dutenean. Eta 39 graduraino igo da tenperatura Hiruretako txupinazo tradizionala jaurti dutenean.