Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 26 santanak Santa Ana egunaSanta Ana eguna dute gaur Mendaron, jaietako egun handia, eta aurtengoan, jaietako azkena ere bai. Txistulariek hasi dute eguna, eta meza nagusiaren ondoren, Garagartzako plazara bildu dira guztiak, trikitilariak eta bertsolariak entzutera. 

 Garagartzako plazan egin dute eguneko lehen saiotxoa Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok, Unai Andonegi eta Imanol Goikoetxea trikitilariak lagun zituztela. Ondoren, tabernaz tabernako kalejira hasi dute. Gaur ez dago bazkaltzeko presarik Mendaron. Arratsalderako, herri kirol saioa dago iragarrita eta ondoren Obaneuke taldearen erromeria. Jaien azkena, 22:00etan izango da, Katasorginaren igoerarekin.

2023 07 26 santanak bustinaldekoak

2023 07 26 santanak garagartzan

2023ko Santa Ana jaiak, argazkietan:

 

∞Lotura duten albisteak:

 

I

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza