Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 26 azkue jaiak

Barikuan eta zapatuan ospatuko dituzte San Roke jaiak Azkue auzoan. Abuztuaren 16a da berez San Roke eguna, baina Elgoibarko Azkue auzoan jaiak uztailera aurreratzea erabaki dute, jaiak antolatzeko dituzten zailtasunengatik.

 San Roke jaietako data aldatu dute aurten antolatzaileek, eta abuztu erdialdean beharrean, asteburu honetan ospatuko dituzte. Bariku arratsaldean hasiko dira ekintzak, eta auzora igotzeko autobus zerbitzua ere egongo da egun horretan. Txarridunako errotondatik irtengo da autobusa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta  20 minutuko maiztasunarekin ibiliko da, goizaldeko 3:00ak aldera arte. Zapatuan ere egongo dira ekintzak. eta horrez gain, abuztuaren 16ko San Roke eguneko meza mantenduko dute egunean bertan eta ondoren salda eta txorizoa ere banatuko dituzte. 

2023 07 26 kartela azkue jaiak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza