Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 21 santanak irakasleak txupinazioa jaurtiko BARRENMendaron irakasle ibilitako belaunaldi baten ordezkari diren irakasleek hasiko dituzte aurten Santa Ana jaiak, zapatu eguerdian.

Erretiroa hartu berri dute Arrate Iriondo, Arrate Loiola eta Kontxi Arrietak, eta beste bi ikasturte baino ez ditu falta Luis Salegik eskolako giltzak entregatzeko. Mendaron irakasle ibilitako belaunaldi baten ordezkari dira, 40 urte inguruan irakaskuntzan jardun direnak eta aurten santanetako txupinazoa botako dutenak. Aitortu dute pozarren hartu dutela Mendaroko Udalaren gonbidapena, eta esker on berbak izan dituzte Mendaroko herriarentzat ez ezik urte guzti hauetan ikasle, lankide eta bidaide izan dituzten guztientzat (ikus erreportajea BARRENen -PDF-).

Bihar, hilak 22, botako dute txupinazioa, 12:30ean. Bizi Poza txarangak alaituko ditu txupinazoa eta Katasorginaren jaitsiera, eta Bizi Pozakoek kide berriekin egingo dute gainera, santanetan debuta egingo baitute hiru kidek: Ander Ariznabarreta, Josu Romero eta Egoi Motriko.
Txupinazoaren ostean irtengo dira kalera buruhandi eta erraldoiak. Eta hor ere bada berritasun bat, erraldoiak dantzatzeko zazpi laguneko taldetxo bat osatu baitute, eta estreinakoz irtengo dira santanetan erraldoiak dantzatzera.

 

2023 07 21 egitaraua mendaro santanak 2023  

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza