Inguruko enpresetako langileek bete egin dute gaur eguerdian Mendaroko frontoia, bazkaritan.
200 lagun baino gehiagori eman diete jaten garagardo azokan gaur, eta bazkalostean futbolinean, puzgarrian saltoka eta zezen mekanikoan lehiatzeko aukera izan dute, bai eta Esther Martin eta Vanessa Mateo DJen jarritako musikarekin dantza egiteko aukera ere, Herriko Enparantzan. Aurrez, goizean, madalenak egiten jardun dira haurrak Galletiak gozogintzako atarian. Galletiak-eko June Ibañez gozogileak gidatu du tailerra. Afaritarako, ehundik gora lagun zeuden izena emanda eguerdirako, baina gehiago ere batuko ziren ziurrenera, udako gau-giroa lagun. ARGAZKI ALBUMA