Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 27 danborrada mendaro santanak 2022 barrenUztailaren 23an egingo dute Mendaron umeen danborrada, eta uztailaren 25ean, Santio Egunez, nagusiena, eta zabaldu dute bietarako izena emateko epea. Entsegu egunak ere zehaztu dituzte.

Arno Guraso Elkarteak antolatu ohi du santanetako haurren danborrada, eta aurten, ekainaren 30a arteko epea egongo da izena emateko. Interesa dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar dute, haurraren izen-abizenak eta adina zehaztuta.

Aurten, hiru entsegu egingo dituzte haurrek: uztailaren 4an, 11n, eta 18an. Hiru entseguak frontoian izango dira, 19:30ean. Helduen danborrada, bestalde, uztailaren 25ean izango da, Santio Egunez, eta hauek ere hiru entsegu egun izango dituzte: uztailaren 3an, 10ean eta 17an. Helduen entseguak ere frontoian izango dira, baina 21:00etan. Nagusien danborradarako izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango da eta entsegu-lekuan bertan eman beharko da izena.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza