Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 23 akelarrea mendaro 2019 barren2019an egin zuten azkenekoz akelarrea Mendaron. Amagoia Zabalak, ludotekako eta gaztelekuko orduko arduradunak, antolatu zuen, herriko hainbat eragilerekin lankidetzan, eta orduko haren trazakoa izango da gaurkoa, antolatzaileek aurreratu dutenez.

Berriro martxan den In Leike taldeak antolatu du San Joan bezperako akelarrea, Mendaroko Udalaen laguntzarekin. Eguzkia sartu arte egongo dira zain akelarrea hasteko, eta 22:00ak aldera abiatuko dira Akerbeltz eta segizioa Trinitatetik Herriko Enparantzarantz.

Plazan izango da ekitaldi nagusia eta 40tik gora lagunek parte hartuko dute ikuskizunean: euskal dantza taldeko haur, gazte eta helduek; dantza modernoko ikasleek, irrintzilari batek, erraldoiak dantzatuko dituztenek... San Joan sua ere piztuko dute ekitaldi horren baitan, eta su handiaren bueltan su txikiago bat ere ixotuko dute brigadakoek gero, usadioak agindu bezala nahi duenak gainetik salto egin dezan, txar guztiak uxatzeko.
Aurrez, baina, arratsaldean, kalejiran irtengo dira ludotekako haurrak. 17:00etan jarri dute ordua ludotekan Akerbeltzen mozorroa prestatzeko, eta 18:00ak aldera irtengo dira haurrak kalera, mozorrotuta.

Hona 2019an egin zuten Akelarreko bideoa:

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza