2023ko San Bartolome jaiak antolatzeko bilera deitu du Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak. Gaur, hilak 23, egingo dute aurtengo festak antolatzen hasteko aurreneko bilera irekia.
Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, lehen solairuan, izango da bilera, 18:00etan hasita, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Festetarako egitaraua osatzeko euren iritzia eman eta proposamenak egiteko aukera izango dute, besteak beste.