Sevillan ospatzen duten Apirileko Feriako giroa Mendarora ekarriko du Aitzbeltz tabernak zapatuan.
Apirileko Feria antolatu du Mendaroko Aitzbeltz tabernak hilaren 14rako. Antolatzaileek jakinarazi dute 12:00etan hasiko dituztela ospakizunak eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Eguerditik aurrera flamenkoa entzun ahal izango da San Joseko plazan eta Andaluziako dantzak dantzatuko dituzten dantzariak ere izango dira.