Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 26 motokrossanpedro2013Elgoibarko bi auzotan ospatuko dituzte jaiak asteburuan. Altzolan ez dira oraindik amaitu sanjoanak eta Idotorben sanpedroak hasiko dituzte gaur (ekainak 26) arratsaldean. (egitaraua dauka)

Lagunarteko afari batekin hasiko dituzte ospakizuinak Idotorbe auzoan. San Pedro elkartean izango da 21:00etatik aurrera. Ondoren, mus txapelketa egingo dute. Bihar, hilak 27, Euskadiko Cross Country txapelketako kanporaketa antolatu du Elgoibarko Urnobitza moto klubak.

 Euskal Herriko, Kantabriako eta Burgoseko 70 bat motozalek hartuko dute parte, eta horien artean, hiru Elgoibarkoak izango dira: Aitor Garcia, Jon Criado eta Aitor Osoro. 11 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partaideek Idotorbe eta Arrate bitartean, eta gehienez bi ordu izango dituzte proba amaitzeko. 14:30etik 16:00etara bitartean egingo dituzte egiaztapenak, eta 17:00etan hasiko da lehia. Sari banaketaren ostean, 19:00ak aldera, trialsin erakustaldia egongo da, Idotorbeko frontoian.

Zapatu iluntzean Laja eta Landakandaren trikiti doinuek ordezkatuko dituzte motor hotsak. Idotorbeko jaietako egitarau osoa ondorengo irudian klik eginda.

2015 06 25 idotorbekojaiak egitaraua

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza