Santa Zeziliaren omenez, kalera irtengo dira herriko musikariak asteburuan. Gaur, barikua, Bizi Poza txarangakoak ibiliko dira kalez kale giroa alaitzen, eta domeka eta astelehenean Ameikutz musika eskolakoek hartuko diete erreleboa.
19:00etan hasiko dute kalejira gaur Bizi Poza txarangakoek, Azpilgoetan, eta kalez kale ibiliko dira, bariku iluntzea giroltzen. Domekan, berriz, Ameikutz musika eskolako txistulari taldekoak irtengo dira kalera, 11:00etan. Musika eskolatik bertatik abiatuko dira kalejiran. Astelehenerako, berriz, beste kalejira bat dago iragarrita, musika eskolako trikitilari eta Mendaroko Gazteak dantza eskolakoena. Euria egingo balu, kalejira utzi eta frontoian egingo lukete emanaldia, iaz bezala.