Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 17 igogailua berritzen elgoibar BARREN b ezenarroBernardo Ezenarro eta San Roke kaleak lotzen dituen igogailu publikoaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko lanak egingo ditu Udalak gaurtik aurrera.

Hogei lagun (1.500 kilo) aldi berean garraiatzeko gaitasuna duen igogailua 2011tik dago martxan, eta "modernizatzeko" unea dela azaldu dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. Igogailuaren gainaldean dagoen pasabidea berritu zuten iaz, eta funtzionamenduan egingo dituzte orain hobetzeak, zenbait pieza berri jarrita. Batetik, igogailuaren abiadura eta geratzea hobeto kontrolatu ahal izateko eta erabiltzaileentzat erosoagoa izan dadin, Unidrive M abiadura-erreguladore bat ipiniko diote. Horrekin, Orona ArcaIII 3G maniobra egiteko gai izango da igogailua. Bestetik, dituen plaka elektroniko guztiak aldatuko dizkiote, funtzionamendua "fidagarriagoa" izan dadin eta ustekabeko matxurak izateko arriskua murrizteko. Azkenik, matxura eta erreskate-egoeretan igogailuak duen erantzun-ahalmena ere hobetuko diote igogailuari. "Horri esker, mantentze-taldeak azkarrago eta eraginkorrago jarduteko aukera izango du erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna uneoro bermatuz", adierazi dute Udaletik.

  • Lanok egin bitartean igogailua ez da erabilgarri egongo, gaurtik uztailaren 28ra bitartean, hain justu ere.

Igogailuan egingo dituzten hobekuntza lanok ingurune "irisgarriagoa eta erosoagoa" lortzeko lagungarriak izango direla adierazi dute udal arduradunek, eta sortu daitezkeen "eragozpenengatik barkamena" eskatu dute.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza