Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 07 17 estolderia lanak maala elgoibar udalaEkainaren 18ko eta 20ko euri jasek eragindako kalteak berriro ez errepikatzeko, edo ondorioak arintzeko, neurriak hartu dituztela jakinarazi du Elgoibarko Udalak.

Larrialdi plana prestatuko zuela aurreratu zuen ekain amaieran Elgoibarko Udalak, "muturreko fenomeno klimatikoek eragindako larrialdi-egoeren aurrean biztanleen segurtasuna bermatzeko". Ildo horretan, aurrerantzean gerta litezkeen ufalen ondorioak arintzeko zenbait lan egin dituztela jakitera eman dute orain.

Estolderia sarea berrikusi eta garbitu dute, eta lurrak mugitu dituzte IMHtik Ermuaranbiden behera datozen urak San Lorenzo errekara bideratzeko. Gainera, Ermuaranbide kaleko kutxeten estalkiak aldatu dituzte, ur kantitate handiagoa bideratu dezaten.
Era berean, Euri-uren sarea hobetzeko lanak egin dituzte Maalako biribilgunean. Lau hustubide jarri dituzte, eta estalkizko bi kutxeta egokitu, euri-urak zuzenean San Lorentzo errekara joan daitezen. Era berean, Ermuaranbide kalean euri-uren bi kutxeta prestatu dituzte, eta beste bi Maalako parkean.

Larrialdi plana garatzeko izapideak abian jarri dituztela ere jakinarazi du Udalak, herritarrekin eta tokiko eragileekin lankidetzan. "Ekimen honen helburua da muturreko fenomeno klimatikoek eragindako larrialdi-egoeretan erantzun azkarra eta eraginkorra ematea ahalbidetuko duten protokolo eta neurri berriak ezartzea. Horretarako, herritarren parte-hartze aktiboa sustatuko da, prebentzioaren eta larrialdietan jardutearen inguruko kontzientziazioa eta prestakuntza sustatuz", azaldu dute.

"Erreakzioa, plangintza eta ekintza" adierazi du Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak plan horren harira. Era berean, herritarren parte-hartzearen eta tokiko eragile guztien arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, larrialdi-egoeretan erantzun koordinatua eta eraginkorra lortzeko.

∞Lotura duten albisteak:

2023 07 17 estolderia lanak maala elgoibar udala 1

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza