Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 06 19 lotunea kalamua Urazandi BARRENErrepidez ere lotuta daude orain Kalamua eta Urazandi kaleak. Aurki, errepidean marrak margotuko dituzte, eta trafikoaren zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute auzoan.

Amaitu dituzte Kalamua eta Urazandi kaleak lotzeko joan den otsailean hasi zituzten lanak. Orain arte Kalamua kaleak ez zuen loturarik Urazandi kalearekin, ipar-mendebaldeko muturrean, irteerarik gabeko kalea baitzen. Hain justu, bidearen amaieran, Galiza plazan sortu dute bi kaleok lotzeko lotunea. Auzoko trafikoa arintzeko egin dutela lotune berria azaldu dute Udaletik. Izan ere, Kalamua kalea Urazandi kalearekin lotzeak inguruko trafikoan antolaketa-aukera berriak ematen ditu. Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagak azpimarratu du bide berriak aukera gehiago emango dituela auzoko kaleetako trafikoa antolatzeko eta oinezkoentzako mugikortasuna hobetzeko. "Aktuazio honekin, inguruko urbanizazioa berritu dugu, atseginagoa eta irisgarriagoa izan dadin”.
Bidea zabaldu eta eraberritzea burututa, noranzko bakarreko kalea da orain. Bi aldeetan bi metroko zabalerako espaloiak ditu, % 6ko gehieneko maldarekin, inguruneko irisgarritasun-baldintzak betetzeko eta errazteko.
Euri-uren sarea ere handitu dute, jariatze-urak biltzeko beharrezkoa dena, bai eta bide berria argiztatzeko behar den argiteria-sarea ere.
Bide berriak, bi kaleen arteko lotura bermatzeaz eta trafikoa antolatzeko alternatibak ahalbidetzeaz gainera, aurrerantzean auzoko espaloi guztiak pixkanaka berritzeko aukera ematen duela zehaztu dute Udaletik, espaloi horiek zabalduz eta zoladura berrituz, aparkalekuak eta zirkulazioa arriskuan jarri gabe. "Izan ere, hori izan da bidea egiteko arrazoi nagusietako bat, bestela ez baitago beste aukerarik ibilgailuak gurutzatzea bermatzeko, espaloiak handitzeko eta aparkaleku publikoa mantentzeko".
Obren aurrekontua 213.196,89 euro + BEZa izan da, eta Egurki Eraikuntzak enpresak egin ditu lanak.

∞Lotura duten albisteak:

2023 06 19 lotunea kalamua Urazandi BARREN 4

2023 06 19 lotunea kalamua Urazandi BARREN 3

2023 06 19 lotunea kalamua Urazandi BARREN 2

Lotunea egin aurretik inguruak zuen itxura, beheko irudian:

2023 06 20 2023 02 21 urazandi kalamua elgoibar lanak BARREN 1

2023 06 20 urazandi trafikoa noranzko aldaketa mapan

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza